miércoles, 12 de junio de 2013

ERROMATARREN MUSEOA



OIASSO   MUSEOA

Erromatarren gaia lantzen ari garenez, Irunera joatea erabaki genuen, Oiasso museoa ikusteko.

Maiatzaren 23an ,osteguna, 09:00etan autobus geltokira joan ginen.

Autobusak bi pisu zituen eta 2. pisura joan ginen.

Heltzerakoan, antzerki bat egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun, gero museoan  monumentu bat eta bideo bat ere ikusi genuen erromatarren jolasak eta ohiturak ikasteko

Ondoren, parke polit batetara joan ginen. Hor, bazkaldu genuen, etxetik eramandako janaria . Bazkaldu ondoren, frontoira joan ginen eta txabola egin genuen .

Amaitzeko, autobusa hartu  genuen eta Eibarrera heldu ginen egun polita pasa ondoren.






EGILEAK:Ane  Salaberria  Marcos  
eta Lara   Martinez   Maquieira

No hay comentarios:

Publicar un comentario