miércoles, 8 de mayo de 2013

BASAMORTUA


Lehenengo ekosistemaren izenburua  ipini dugu. Gero Basamortuko  ezaugarriak idatzi ditugu. Ondoren paisai ezberdinen argazkiak jarri ditugu.
Gero, Kobrari buruzko informazioa bildu dugu.
 Lan guztia amaituta genuenean 4.mailakoen aurrean aurkezpena egin dugu, ikasitakoa kontatzeko.

EZAUGARRIAK
Basamortua ekosistema latza da, benetan. Egunez bero handia egiten du eta gauez, berriz, hotz ikaragarria. Ia ez du euririk egiten eta ura oasietan baino ez da aurkitzen.
Basamortuan oso landare gutxi daude. Bertan bizi dira, adibidez,dromedarioak, suge gorriak eta basamortuko azeriak.



KOBRA

KOBRAREN  DEFINIZIOA :
Ezkata malguz(bestera esanda elastikoa)estalitako gorputz luze eta hankarik gabeko narrasti lurberozalea, hau da,lurretik arrastaka dabilen animalia da.
EZAUGARRIAK:

Sugeak ez du oso ikusmen ona , mihi bifidoa du. Animalia bat mugitzen denean uhinak sortzen ditu,narrasti honek bere kokapena jakinarazten dio.

Animalia honek ez du entzumena batere garatua,ez baititu belarriak.

Narrasti hau azaleko geruza malgua du eta arrastaka ibiltzearen ondorioz noizbehinka larruazala aldatu beharra du. Urtean zehar 4-5 aldiz aldatzen du muda izeneko hau.

Lurretik arrastaka dabil zigi-zaga edota zig-zagean.    Gehienetan sugea astiro joaten da,baina batzuek 5 edo 6kmko abiadura harrapatu dezakete.

BIZIMODUA:
Sugea animalia bakartia da, ez baita taldean bizi. Animalia bakoitzak bere burua babestu eta elikatzen du bere bizitzaren 30 urtetan zehar.
UGALKETA:
a)Obiparoak: arrautzak jartzen dituzte, ugalketatik9-11aste pasa ostean eta hortik 6-12 astera arrautzak apurtuz suge kumeak jaiotzen dira.
b)Obobibiparoak : ugalketetatik 5 astera kumeak bizirik jaiotzen dira .

Izutzen direnean lepoa zabaltzen dute, beren pozoia
Sugegorriena baino indartsuagoa da eta nerbio – sistemari erasotzen dio.Afrikan, Asian eta Ozeanian bizi dira.
Hona  hemen espezierik ezagunenak:
Errege kobra
Kobra listukaria
Kobra betaurrekoduna
Egiptiar kobra
ELIKADURA:
Orokorrean,karraskariz eta hegaztiz elikatzen dira.  Animalia hauek hiltzeko letaginetan duten neurotoxina bat  ziztatzen diete.


Egileak: Alex Puente, Adrian Martinicorena, Markel  Ferreño eta Xabier Arregi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario