miércoles, 12 de junio de 2013

ERROMATARREN ERAIKUNTZAK




ANTZERKIA
 Inperio osoko erromatarrak antzerki , kontzertu eta mimo emanaldiak
ikusteko aukera izaten zuten. Erromako antzerkien egutegia urtean zehar ehun  egunetakoa izaten zen. Antzerkia greziarren ideia zen eta haiengandik hartu zuten. Bi antzerki mota egiten zituzten: tragedia eta komedia. Nekazariei buruzkoak eta hiriko pertsonai desberdinei buruzko gaiak hartzen zituzten.


GALTZADAK:

Erromatarrek, galtzadak eraiki eta erabili zituzten . Harlosa handiz 
egindako bide hauek errepide bikainak ziren. Hauei esker, gudariak
eta jendea errazago mugitu ahal zen eta merkantzi edo produktuen
garraioak azkartu ziren. Laburbilduta, galtzadak komunikazioak asko
erraztu zituzten eta 90 000 km baino gehiagoko sarea eraiki zuten .

Egileak: Naroa Miñana  Leire De León



TERMAK

Termak bainu etxea publikoak ziren eta bertan igeri , buztinezko bainuak hartu, jarduera gimnastikoak eta jokoak egiten zituzten. Hiritarren bilguneak edo biltzeko tokiak ziren. Etxean terma bat edukitzeko dirurik ez zeukana joaten zen bertara eta hauei esker garbitasuna eta higienea asko hobetu zen Erroman.

ZUBIA
 
Bidaiarientzat eraikitzen zen. Hainbat kasutan, hiriko sarbidea zen eta zubiaren bukaeran bulego bat aurkitzen zen. Han eskubideak ordaintzen ziren. Adibide ospetsua Kordobako zubia da, Guadalquivir ibaiaren gainean.



AKUEDUKTOA


Ura aprobetxatzeko eta jasotzeko sistema bat da. Eraikuntza hau egiteko lur zoruaren ikasketa zehatza egin behar zen, zubia ez erortzeko.Adibide ospetsua

Segoviako akueduktua da.

Egilea:Laura Cid eta Naia Segovia





No hay comentarios:

Publicar un comentario