viernes, 10 de mayo de 2013

BASOA



BASOA  EKOSISTEMA

EZAUGARRIAK
Basoa  lehorreko  ekosistema  da .
Basoko  izaki bizidun  bakoitza basoko eremu  jakin batean   bizi   da,
ala  nola lurzoruan ,  belar artean , zuhaixken  artean edo  zuhaitzen  adarretan.
Basoan  hainbat  landare  eta  animalia   bizi  dira. Basoko landarerik  handienak  zuhaitzak dira   eta  belarrak  ere  landareak dira.
Animalia  orojaleak ugarienak  dira  (tximeletak, kakalardoak…).
Horiez gain, zizareak eta armiarmak ere  daude.
Animali ornodunak , hauek dira,besteak  beste: sugandilak, hontzak , sagua, oreinak , txantxangorria…
Basoko landareek beren elikadura  sortzen  dute eguzkiaren argiari  esker  eta sustraien bidez hartzen dituzten  lurzoruko sustantziak .
 Elikaduraren arabera sailkatzen dira: belarjaleak,  haragijaleak eta oro jaleak


Trikua

Ezaugarriak

Trikuak gorputz sendoa  eta astuna du . Belarri txiki eta biribilduak izaten ditu eta mutur zorrotza du. Animalia horrek gorputza arantzaz estalita du.

16.000 arantza inguru ditu,eta, horiei esker, harraparien erasoetatik defendatzen da. Bere burua arriskuan ikusten duenean, arantzaz betetako bola bihurtzen da. Ugaztun horren entzumena eta usaimena oso onak dira.

 Bizimodua eta portaera


ELIKADURA :


Ugaztun hori orojalea da, eta horren dieta ere, intsektuak eta lur-zizarek  osatzen dute, baina fruituak eta hegaztien arrautzak ere jaten ditu.

MUGIMENDUA:


Trikuaren  hankak laburrak badira ere, azkar mugi daitezke alde batetik bestera. Igeri eta salto ere egiten du.


UGALKETA:


Estaltzeko garaia maiatzaren eta irailaren bitartean izaten da. 5edo 6 asteko ernaldiaren ondoren, 4-7 kume jaiotzen dira. Trikuak urtean umaldi bat edo bi izan ditzake .Kumei deitzeko,amak txistu egiten du, txorien antzean.



Bitxikeriak:

Trikua, gehienetan, gauez ibiltzen da. Egunez habietan egiten du lo. Loti xamarra dela esan dezakegu, urritik martxora bitartean lozorroan egoten baita.


EGILEAK: LAURA GONZALEZ ,JONE CHIMENO,MAIALEN PEREZ ETA MIREN ELGUEZUA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario