viernes, 10 de mayo de 2013

IPAR ETA HEGO POLOAK


IPAR ETA HEGO POLOA
       EZAUGARRIAK 
Lurreko poloak bi dira: bata ipar aldeko poloa eta bestea hego aldeko poloa . Lehenengoa, hau da ipar poloa , Ozeano Artiko gainean dago eta bigarrena berriz, hego aldeko poloan , Antartida
kontinentean kokatzen da. Poloetako tenperatura oso baxua da eta elurra egin ohi du. Landare gutxi dago eta animaliak  hotzera egokituta daude, adibidez pinguinoak . Itsas txakurra eta hegazti ugari dago ere. 
     

         PINGUINOAK             

Pinguinoak hegaztien familiako animalia da. buru txikia eta lepo laburra du. hegoak berriz luma oso gogorrez estalita ditu eta abiadura handiz igeri egiteko erabiltzen ditu.
trebetasunez mugitzen dira, eta norabidea aldatzeko, buztana erabiltzen dute. gorputza berriz, luma eta lumatxo inpermeablez estalirik dago; horrela tenperatura oso hotzetan bizitzeko gai da.



UGALKETA

Gehienek , harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza erruten dituzte.
espezie handienak ordea, salbuespen dira: enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero amak hartu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako “poltsa” batekin inkubatzen duelarik.

ELIKADURA

Animalia horientzat mokoa da elikatzeko, habia egiteko eta etsaiengatik defendatzeko behar beharrezko  tresna.
elikatzeko behar duten guztia itsasoan aurkitzen dute pinguinoek.


MOTAK

·       Pinguino txikia, pinguino txikiena da, 35 zentimetro inguruko garaiera izaten du.
·       Pinguino motaduna: 60 zentimetroko garaiera
·       pinguino handia :110 zentimetroko garaiera
                                                

BITXIKERIAK

Jateko itsasoratzen direnean beti bide berbera egiten dute, eta horrela zidor bat gelditzen da markaturik.
Frakez jantzita daudela dirudi.
Animalia horiek  oso gustora bizi dira taldean, hau da taldekoiak dira.  



EGILEAK: Yassin, Mikel, Kepa, Ortzi




No hay comentarios:

Publicar un comentario